sábado, 19 de mayo de 2012

Mindomoa: Arbela digitala!

Arratsalde on!!

Irakasgai honetan burututako talde lana Arbela Digitalari buruzkoa da. Lan hau egiteko Mindomoa erabili dugu, eta sortutako mapa kontzeptuala ikusteko hona hemen lanaren linka:
http://www.mindomo.com/es/view.htm?m=94a4db2026a34c988916812f2a445220

Astelehenean lanaren aurkezpena egingo dugu klaseko ikaskideen aurrean;

Espero dut gustoko eta baliogarri izatea, Aguuur!

miércoles, 16 de mayo de 2012

Blog-aren ebaluazioa: AINARA GANZABAL

Arratsalde on!

Gaur Ainara Ganzabal-en Blog-aren ebaluazioari ekingo diot. Ainararen Blog-a honako estekan ikus dezakezue: http://aganzabal001.blogspot.com.es/ .

Blog-aren ebaluazioa egiteko sei kategoria desberdinetan oinarrituko naiz, gero ebaluatutako guztiaz ateratako ondorio eta iritziak jarriko ditut sarrera honen amaieran.

1. IKASLEAREN OHARRAK: Ainarak ohar ugari ematen ditu bere blog-ean, bere iritziak eta gogoetak dira ematen dituen ohar gehienak. Hortaz, atal hoau oso ondo(4) dagoela uste dut.

2. ANALISIA ETA GOGOETA: Blog honetako sarrerak irakurri ondoren, ideien analisia eta gogoeta azaltzen direla ziurtatu dezaket, hau da, Ainarak klasean emandako teoria eta bere iritzia konparatu eta uztartu ditu. Horrez gain, idatzi duen guztiari buruzko laburpena edi gogoeta egin du hainbat sarreretan ere. Arrazoi hauengatik, alderdi hau ere oso ondo(4) dagoela uste dut.

3. SORMENA ETA ORIGINALTASUNA: atal honi dagokionez, nire ustez, informazioa nahiko lineala da, egia da, beste orrialde eta bideoetarako sarbideak agertzen direla, baina, bloga ikustean testua baino ez da ageri, ez dira irudiak agertzen, eta letra berdina erabili duenez sarrera guztietan eta sarrerako leku guztietan, nahiko lineala da. Nire ustez, irudiak gehitu beharko lituzke eta letra hainbatetan aldatzea ere, ez legoke gaizki. Guzti honengatik, atal honetan ondo(3) jarriko nioke, Blog-a teoriarii eta informazioari dagokionez ondo dagoen arren, irudien falta ageri izan dudalako.
4. ATALEN ARTEKO LOTURA ETA KOHERENTZIA: Informazioari dagokionez, Ainararen blog-a irakurketa errazten duen egitura dauka, hau da, paragrafotan banatuta agertzen da informazioa eta hori informazioa ulertzen laguntzen du, gainera, Blog-ean agertzen diren ideiak lotura daukate eta horrek koherentzia sortzen du. Hortaz, atalen loturari eta koherentziari dagokionez, Blog hau oso ondo(4) dagoela deritzot.

5. HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA: Blog-ean erabiltzen den idazkera jasoa da eta garrantzirik ez duten akats gutxi batzuk daude, hau da, oso ondo(4) idatzita dago, nabari da Ainarak hizkuntza aldetik ere, lana eskaini diola blog-ari.

6. AURKEZPENA: Blog-ak itxura ona du. Ainarak Blog-eko aurkezpena zaindu duela nabari da, izan ere, lehen aipatu dudan moduan, informazioa paragrafotan antolatuta dago eta horrek itxura egokia eta jatorra ematen dio Blog-ari. Hala ere, ebaluaziorako hirugarren irizpidean jarri dudan bezala, nire ustez Blog-ari irudiak eta kolore pixka bat falta zaizkio, horregatik, aurkezpenari dagokionez ondo dagoela esango nuke.

ONDORIOAK:
Aipatutako ezaugarri guztiak laburbilduz, nire ustez;
Informazioari dagokionez, klaseko teoriarekin lotura dauka, bere iritziak eta gogoetak azaldu ditu, horregatik informazioaren aldetik oso Blog ona dela uste dut.
Aurkezpenari dagokionez, berriro markatu nahi dut, irudiak eta kolorearen falta igarri dudala, izan ere, irudirik ez egoteak eta letra denbora guztian berdina izateak, itxura linealegia ematen diote Blog-ari.
Azkenik, hizkuntzari dagokionez, oso informazio ulergarria eta zaindua erabili du, eta idazkerari dagokionez ere, idazkera jasoa eta landua erabili duela nabari da.

Aipatu dudan guzti honengatik, nire ustez, Ainararen Blog-a orokorrean oso ondo eginda dago. PRIMERAN AINARA!!


lunes, 14 de mayo de 2012

Scratch!

Egun on! 

Gaurkoan Scratch aplikazioari buruz arituko naiz.

Aplikazio honen bidez, baliabide desberdinak eta era askotakoak sortu daitezke. Horregatik, nire ustez, oso aplikazio baliagarria izan daiteke klasean lantzeko. Alde batetik, ikasleak aplikazio honen bidez teknologian  trebatuko direlako, eta beste aldetik, sortuko dugun baliabidearen arabera, beste edozein arlotan trebatuko delako.



Scratch-arekin ibili eta bertan trebatzen saiatu ondoren, pentsatu eta erabaki dut, irakasgai honetan egin nuen lehen aplikazioarekin; Euskal Mitologiako Glogsterrarekin, lotzeko baliabidea sortzea.

Modu honetan, Euskal Herriko mito desberdinak errepresentatzeko scratch bat sortzea erabaki dut. Ikasleak binaka jarriko nituzke eta talde bakoitzaro mito bat emango nioke, gero, scratch-ak eskaintzen dizkigun baliabideak erabiliz, mito hori mugimenduan jartzea proposatuko nieke ikasleei. Horretarako, interneteko argazkiak erabiliko nituzke: pertsonaiak, paisaiak...irudikatzeko. Pertsonaiak eta paisaiak hautatu ondoren, programak eskaintzen dizkigun mugimendu, soinu...etab-en bidez, mitoa edo istorioa sortuko nituzke.

Hori bai, baliabide edo ariketa hau egin aurretik, scratcharekin lanean aritu beharko ginateke pare bat saio lehenago.

Scratch baliabidea, oso baliabide egokia izan daiteke, lehen esan bezala, teknologiaren aplikazioan trebatzeko eta arlo eta alderdi desberdinetako baliabide eraginkorrak sortzeko.

Hona hemen, scratch erabiliz sortutako eta web orrialdean dauden hainbat jarduera:




miércoles, 9 de mayo de 2012

"Las TIC y los nuevos paradigmas educativos: la transformación de la escuela en una sociedad que se transforma"

Egun on!! 

Gaurko egunean, klaserako derrigorrezkoa den irakurgai bati buruz mintzatuko naiz.

Roberto Caneiroren lan honetan irakurritako ideiekin bat nator, izan ere, hauek dira lan horretan garatzen diren ideiak:

Eskoletan IKTak sartu eta ikasleen hezkuntza zein ezagutza nahia areagotu dute. Gauzak horrela diren arren, autoreak, eskolen eta irakasleen antolamendu eta gaitasunetan aldaketa sakona gertatu behar dela aldarrikatzen du, izan ere, eskolak teknologia baliabide berriz betetzeak ez digu onurarik ekarriko, baliabide teknologiko horiek erabiltzen ez badakigu. 
Ildo horretan, roberto Caneirok eskolaren inguruko hiru paradigma nagusi bereizten ditu: 

1. Hezkuntza zerbitzu bezala:
Gaur egun, hezkuntza, heziketa moderno eta politikoaren menpe dago, hau da, gaur egungo hezkuntza industria modu bat bezalakoa da. Hezkuntza ez da garatzen edo mantzentzen benetan heziketa bermatu eta areagotu nahi delako, baizik eta beste edozein lanbide edo zerbitzuek bezala ikusten delako.

2. Ikasten duten eskolak:
Gizartean hezkuntza, pertsona guztiak ikasten ikastean oinarritzen da, hortaz, beharrezkoa da, pertsona bakoitzan zer egin nahi duen eta zer izan nahi duen argi izatea, modu honetan, guztiok gure burua finkatzeko gai izango garelako.

3. Ezagutzaren eraikuntza:
Gaur egungo hezkuntzak, hezkuntza modernoak alegia, ikasteko eta gauzak bereganatzeko aukera eta modu berria eskaintzen du. Aukera berri horrek, ezagutzak suposatzen duen abenturak parte hartzea ere baimentzen du, eta parte hartze hori ezagutza jasotzeko eta ondo barneratzeko modu berria da ere.




Aipatutako guzti honi erreparatuz, argi dago, etorkizunean irakaskuntza ikasleen formakuntza profesionalean eta eboluzio oertsonalean oinarrituko dela, izan ere, gaurko hezkuntza, ikasleen ezagutza formala eta uniformean oinarritzen da, eta gauzak horrela, gehienetan, ikasleek barneratzen duten ezagutza ez da gero, eguneroko bizimoduan eta gizartean erabiltzeko aproposa. horregatik, argi dauka, hezkuntzak aldaketa sakona behar duela, eta aldaketa hori, baliabide eta egitura berrien menpe egon beharko dela uste dut, horrela, etorkizunean, gure ikasleek ikasten dutena barneratze hutsaz gain, erabili eta ulertu ere egingo dute.

Manel Rives: DIVANeos educativos

Kaixo!
Lauhilabete honetako hasieran bideo hau ikuso genuen klasean, eta irakasgaian zehar ikusi eta landutako materiala behatu ondoren, garrantzitsu ikusten dut bideo honetan Manel Divasek hezkuntza eta teknologiari buruz esaten duen guztia komentatzea.


Egia da eskoletan teknologia baliabidak daudela, eta eskola askotan, baliabide horiek oso modernoak eta onak direla ere, baina, egia da baita, baliabide eta material horiei ematen zaien erabileragatik, berdin izango litzatekeela teknologia egon edo ez egon. Izan ere, askotan errepikatzen den moduan, eskoletan eta hezkuntzan orokorrean, teknologia erabiltzen da orain dela urte asko erabiltzen zen modu berean. Berdion dio baliabide teknologikoek aurrerakuntza handia jasan duten edo ez, hezkuntzan lehenengo baliabide teknologikoekin edo teknologia baliabiderik gabe ere landu ahalko genuke edozein gauza, teknologia erabiltzen den moduan eginez.

Zer esan nahi dut horrekin? Ba, teknologia bideoak, irudiak...ikusteko eta informazio bilatzeko erabiltzen da hezkuntzaren arloan, eta hori egiteko, ez dugu teknologia berrienen beharra, izan ere, bideoak eta argazkiak ikusteko modua asko dauzkagu; bideoak, dvd-ak.... eta informazioa bilatzeko betiko moduan egin dezakegu ere; entziklopediak, hiztegiak, liburuak...erabiliz. Hortaz, teknlogogia gauza garrantzitsu eta baliogarri askoz gehiagotarako erabili daiteke, aplikazio eta baliabide esanguratsu asko baitauzkagu gure esku, baina, badirudi, gizarteak ez duela paudu hori eman nahi, ez duela teknologiak eskaintzen dizkigun laguntza eta baliabideak erabili nahi, agian beldurragatik, baina beldurra zeri? aurrerapenari? nik, hori ez dut ulertzen.
Hezkuntzak teknlogogiarekin daukan atzerapena gure gizartearen nahien esku dago, eta lan hori burutzeko, guk, irakasleok, gure pepra ondo jorratu behar dugu.

Teknologia erabiliko dugu eskolan, batzutan bai, lehen aipaturiko erabilera simpleak erabiliz, baina, beste guztietan, irakaskuntza metodo berri eta esanguratsu bat baimentzeko, sortzeko. Gauza asko irakatsi behar dizkiegu haurrei, baina gauza horietako asko ere, teknologiaren laguntzaz irakatsi daitezke. Argi dago, ez dugula hezkuntzaren garrantzi eta lan osoa teknologiari utzi behar, hori ere esaterik ez dago, baina, teknologia laguntzaile egoki eta esanguratsua dela aitortu behar dugu ere.

Ados al zaudete nirekin? Orduan, has gaitezen lanean!

miércoles, 2 de mayo de 2012

"Juan Cristobal Cobo Romaní"-ren artikuluak

Egun on!

Gaurkoan kurtso hasieran irakurritako artikulu bati buruz hitz egingo dizut: "Informazio-teknologien kontzeptua. IKT definizioen gaineko banchmarking ezagutzaren gizartean".

Irakurritako artikulu hau, teknologiak eta komunikabideek gure egungo bizimoduan eta gizartean duten garrantziari buruzkoa da. Ildo horretatik, teknologiari buruzko kontzeptuak eta erabileren sailkapena aurkezten digu autoreak. Argi dago, aipatu dugun garrantzia horretatik abiatuz, beharrezkoa zaigula teknologia hezkuntzaren ikuspuntutik aztertzea eta ulertzea eta horretarako, Juan Cristobal Cobo Romanik hainbat proposamen eskaintzen dizkigu.

Artikulu honetatik atera ditudan ideaia nagusiak honako hauek dira; Argi dago teknologiaren ikuspegia azken urteotan asko aldatzen ari dela, azkar aldatzu gainera. eta hori gertatzen da etengabe berrikuntza sistemak eta belementu berriak sortzen ari direlako. Gure gizarteko ekonomiaren alderdi garrantzitsua da teknologia, baina horrez gain, gure bizimoduaren eta gizartearekin bat datorrek garapenaren ikurra da teknologia, hau da, teknologiaren bidez gure bizimodua asko aldatu, aurreratu, eta erraztu da ere.



Hezkuntzaren ildotik begiratuz, eta alderdi hau da, niri pertsonalki gehien axola zaidana, teknologiaren erabilpen zuzena sustatzea izango litzateke gure eginbeharra, izan ere, teknologia hain dago gure gizartean integratuta, non teknologiarik gabeko hezkuntza ezinezkoa izango litzatekeen. Horregatik, teknologia sustatu behar dugu, eta hezkuntza hori esanguratsua izan dadin, metodologia honekin lotutako helburu, gaitasun eta lan esanguratsu eta erabilgarriak plantatu behar ditugu eta horretarako, egungo Curriculuma berplanteatu beharko litzateke, eta hori, nire ustez gauza zaila da momentu honetan. Hala ere, irakasle papera hartuz, teknologia erabilgarria izateko metodologia berriak aurrera eramateko prest egon behar gara, eta ni, pertsonalki, prest nago.

Gai honekin amaitzeko, hona hemen landutako autorearen bideo bat, bertan ikaskuntza esinikusiaz mintzatzen da:


Hurrengora arte lagunok!

miércoles, 25 de abril de 2012

Bigarren aplikazioa: STORYBIRD!

Arratsalde on!

Klasean egin beharreko laneko bigarren aplikaziotzat "Storybird" ipuin sortzailea hartu dut.

Aplikazio honen bidez ipuinak sortu daitezke, horregatik, aukeratu dut. izan ere, nire ustez irakurketa oso garrantzitsua da, eta haurrei asko gustatzen zaizkie ipuinak.

Aplikazio hau egiteko, web orrialdean bertan irudi multzoak eskeintzen dira, zuk irudi-multzoetako bat aukeratu eta horiek erabiliz nahi duzunari buruzko ipuina idatzi dezakezu. Irudiak aukeratu eta istorioa idatzi ostean, gorde eta sarean eskegiteko aukera ematen dizu, eta horrez gain, zure ipuina inprimatu nahi baduzu, prezio bat ordainduz gero, aukera izango duzu ere.

Nik Urtaroei buruz idatzi dut ipuina, honela, ikasleek irakurketa lantzeaz gain, urtaroen izenak ere ikas ditzaten.
Ipuina egiteko urtaroekin harremana duen irudi-multzoa aukeratu dut, irakurleek, irakurri, urtaroak ezagutu eta urtaro desberdinetako egoerak ikus ditzaten.

Hona hemen idatzi dudan ipuina ikusteko link-a:

http://storybird.com/books/negu-etor-zaitez/



Espero dut ipuina gustatzea eta noizbait behar izatekotan baliogarria izango zaizuela!